diezeuros.org

Hamar euro hileroko

Hileroko aportea (hamar euro) gure kontu solidarioan sartu dezakezu. Santander Central Hispano bankuko kontua da. Hauxe da zenbakia:

ES52 0049  4664  17  2116649662
(Swift: BSCHESMM)

Espainian, Santander Central Hispano bankuaren edozein sukurtsaletan egin dezakezu “leihatilako sarrera” bat, kostorik gabekoa.

Hala ere, erosoago egiteko zure bankuan hilebetero edo hiru hilero transferentzia egiteko agindua ematea aholkatzen dizugu. Transferentzia mota honetan beti diru sartzailearen izena agertu behar da. Transferentziak Espainiatik kanpotik ere egin daitezke.

Kasu bietan, transferentzia hori kontuaren jabearen izenean egizu, Asociación “diezeuros.org”.

Internetezko ordainketa ere posible da

Zure bazkide kuota Internet bitartez ere ordain dezakezu, kreditu txartela erabiliz. Ingelesezko prozedura honetan, gure kontuan PayPal’ekin sartu eta bazkidetzako hileroko hamar dolarrak ordaindu ahal izango dituzu.

PayPal ordainketetarako estraineko erabiltzen ba duzu, lehenengo zatia PayPal’ek zure txartela aztertu eta onartzea da, zure dohaineko kontu birtuala martxan jarriz (“Sign Up” botoia). Hau behin bakarrik egiten den prozedura normala da, minuto gutxitakoa, eta arriskurik gabekoa. Zure dohaineko kontu birtual honek eginiko ordainketen jarraipena ahalbidetuko dizu, bai eta “diezeuros.org”en duzun harpidetza edonoiz deuseztatzea ere.

Bazkidetzearen ordainketaren operazioa bukatu eta gero, atari honetara bihurtuko zara automatikoki.

 

Emaitzak

Bazkidetzatik aparte “diezeuros.org”eri emaitza bat egin nahi ba diozu, PayPal’en botoi honetan sakatu:

Pay me securely with your Visa, MasterCard, Discover, or American Express card through PayPal!

Visa, MasterCard, Discover, and American Express

Diruaren erabilera

Gure kontu solidariotik hilean behin bakarrik ateratzen da dirua, gure Visa txartelarekin “Disco”ri egindako erosketak ordaintzeko. Txartela ez da beste ezertarako erabiltzen. Ez dugu administrazio gasturik (banku edo txartelarenetik aparte). Diru guztia helburura produktu bihurtuta heltzen da.

¿Quiere saber qué hemos hecho hasta ahora? Vea nuestro registro de entregas.